2001etik Senpereko kudeak etaz eta garapenaz arduratzen naiz eta auzapez baten esku-hartze eremu guztiak ezagutzen ditut. Zerbitzua eskaintzeko dudan gustuari, oinarri juridiko sendoei eta SENPEREKO biziari buruzko ezagutza onari esker naiz auzapeza. Lan pizu baina aberasgarria da. 20 kontseilariz osatutako taldearen lankidetzari eta senpertarren sostenguari esker arindua da.Bestalde, garapen ekonomikoaz arduratzen den Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoaren lehendakari-ordea naiz. Lan zaila baina biziki garrantzitsua da, gure lurraldea eta herria toki atseginak izan daitezen bizitzeko eta lan egiteko.SENPERE, AZKAINE, DONIBANE LOHITZUN, eta ZIBURU babestuko dituen Lurberria urtegia egin berri duen Urdazuri Inguruko Herriarteko Sindikatuaren lehendakaria ere naiz.SENPERE handitzen ari da: ekipamendu eta zerbitzu berriak behar ditu, orain ez baita soilik nekazal herri bat, baina ekonomia anitza duen herria. Herrian bakoitzak bere tokia atxematea eta ongi sentitzea nahi dut. Bestalde, Herriko Ekintza Sozialeko lehendakaria naiz. Hautetsiek eta elkarteetako bolondresekin batera diru sartze apala duten pertsona eta familiak laguntzen ditugu. Web gune hau bisitatuz, ekipamendu publikoak ezagutuko dituzu, eta, Senpereko zerbitzu ezberdinen berri izan duzu: eskola mailakoak, osasun arlokoak, aisialdiari buruzkoak, edo kulturalak. Herriko ekonomia anitza eta arlo profesionala ezagutuko dituzu, eta herria biziarazten duten elkarteen berri izanen duzu. Web gunea bisitatu ondotik, herria bisitatzeko gogoa ukanen duzula segur naiz.Laster arte,